Petri Balantza | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Iruñea, 1527ko otsailaren 7a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta abokatua |
Petri Balantza (gaztelaniaz: Pedro de Balanza) (XV. mendea–Iruñea, 1527ko martxoaren 7a) lizentziaduna, Nafarroako Errege Auzitegietako abokatua eta Nafarroako kontseilaria, haren eraginez, superstizio eta fanatismo erlijiosoa aitzakiatzat hartuta, 200 lagun baino gehiago atxilotu zituzten Nafarroa Garaian, gehienak emakumeak, eta hamarnaka urkatu zituzten. Nafarroako Erresumaren aurkako jarrera aktiboa izan zuen eta, haren zerbitzuak ordaintzeko, diru kopuru handiak eskaini zizkioten.