Petri II.a (Nafarroako mariskala) | |||
---|---|---|---|
1480 - 1522 ← Filipe Nafarroakoa - Petri Nafarroakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nafarroako Erresuma, 1454 | ||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||
Heriotza | Simancas, 1522ko azaroaren 24a (67/68 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Pedro Ruakoa eliza | ||
Familia | |||
Aita | Petri I.a (Nafarroako mariskala) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta diplomazialaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Nafarroako konkista |
Petri II.a (?, 1454 – Simancas, 1522ko azaroaren 24a) nafar militarra eta Nafarroako Erresumako 7. mariskala izan zen[1]. Nafarroako konkistan Nafarroako armadaren eta agaramontarren buruzagia izan zen.[2]
Gaztelako Erresumak Nafarroako Erresuma okupatu ondoren, nafarrek Erresuma berreskuratzeko egin zituzten bi saiakeretan Petri izan zen buruzagia.[3][4] 1516an, mariskala Izaban barrena Nafarroa Garaian sartu zen, 6.000 soldadurekin[1]. Erronkariko ibarrean 120 erronkariar gehitu zitzaizkion. Aldiz, Pirinioetan bertan Cristóbal Villalbak zuzendutako gaztelar armadak nafarrak menderatu zituen. Petri atxilotu eta Atienzako gotorlekuan sartu zuten preso.
1518an Atienzatik Simancasera eraman zuten; han egin zion uko, 1520an, Karlos Habsburgokoari leialtasuna zin emateari askatasunaren truk, irmotasun osoz, «Labriteko Joan eta Nafarroako erregina Katalina Andreari, eta bere aberriari» zin egina zegoelako. 1522ko azaroaren 24an, semea Hondarribiko setioan zegoela, sastatua aurkitu zuten. Iturri ofizialek bere buruaz beste egin zuela esan zuten.