Pirinio Atlantikoak (64) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | Akitania Berria |
Prefetura | Paue |
Prefeta | Jean-Jacques Lasserre (Modem) |
Azpiprefeturak | Baiona Oloroe-Donamaria |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 52 |
Udalerriak | 547 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°15′00″N 0°50′00″W / 43.25°N 0.8333333°W |
![]() | |
Azalera | 7645 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 699473 |
Dentsitatea | 91,494179202093 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Pirinio Atlantikoak[1] (frantsesez: Pyrénées-Atlantiques; okzitanieraren gaskoi dialektoan: Pirenèus Atlantics) Frantziako 64. departamendua da, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatua. Metropolitar Frantziaren hego-mendebaldean dago, Akitania Berria eskualdean. Prefekturak Paue hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiak Baiona eta Oloroe-Donamaria dira. Guztira 7.645 km² ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km², 2008).