Poliester | |
---|---|
Konposizioa | oxigeno eta karbono |
Aurkitze data | 1926 |
Mota | polimero eta ester |
Identifikatzaileak | |
Reaxys | 8192505 |
Gmelin | 60160 |
MeSH | D011091 |
Poliesterra (C10H8O4) erretxina sintetikoa da. Katean ester funtzioak dituzten polimeroen izen generikoa da. Azido dikarboxilikoen eta alkohol dihidroxilikoen arteko polikondentsazioz eratzen den sintesi bidezko edozein erretxina da.
Holako erretxinak, katalizatzaile baten laguntzaz, gogortu egiten dira giro-tenperaturan. Korrosioak, gai kimikoek, disolbatzaileek eta abarrek ez diote erasotzen.
Naturan existitzen diren poliesterrak 1830. urtetik dira ezagunak, baina poliester terminoak normalean poliester sintetikoei (plastikoei) egiten die erreferentzia. Poliester termoplastiko ezagunena PET (poli(etilen tereftalato)a) da. Behiala, PETaren polimerizazio prozesua josteko hariaren oinarria zen zuntza lortzeko erabiltzen da, baina egun hainbat aplikazio ditu, esaterako, plastikozko botilen fabrikazioa, lehenago PVCz egiten zirenak.
Poliesterra hezetasunarekiko, produktu kimikoekiko eta indar mekanikoekiko oso erresistentea da. Hori dela eta, zuntzen eta xaflen estaldura fabrikatzeko erabiltzen da.