Porrota kaudimengabezian dagoen merkatari zordunaren ondare osoa nahitaez exekutatzeko prozedura judiziala da.[1] Kaudimengabezia balantzearen pasiboa (zorrak) aktiboa baino handiagoa delako obligazioei erantzun ezin dieten pertsona fisiko edo pertsona juridikoen egoera da.
Porrota kaudimengabezia-egoera orokorra da, eta horrek ordainketen etenalditik bereizten du. Iruzurrak erabiliz egiten bada (iruzurrezko porrota) delitu bat izan daiteke.