Potomac (ingelesez: Potomac River) Estatu Batuetako eki-erdialdeko ibaia da, Fairfax Stone-n jaio eta Chesapeake badian Ozeano Atlantikora isurtzen dena. 652 kilometro luze da eta 38.018 kilometro koadro hartzen ditu ibai arroak. Haren ertzeetan 5 milioi pertsonatik gora bizi dira.