Prince of Darkness (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Prince of Darkness |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, fantasiazko filma eta zonbi filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Apocalypse Trilogy (en) |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Carpenter |
Gidoigilea(k) | John Carpenter |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Larry J. Franco |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Steve Mirkovich |
Ekoizpen-diseinatzailea | Daniel A. Lomino (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Carpenter |
Argazki-zuzendaria | Gary B. Kibbe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentu nagusia | Naturaz gaindiko fenomenoa |
Prince of Darkness (euskaraz Iluntasunaren Printzea), 1987ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako beldurrezko film bat da. Donald Pleasence, Lisa Blount, Victor Wong eta Jameson Parker aktoreek antzeztu zuten.
Estreinatu eta berehala, beldurrezko generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen. The Thing (1982, "Gauza") eta In the Mouth of Madness (1995, "Erokeriaren Ahoan") filmeekin batera John Carpenterren "Apokalipsiaren Trilogia" osatzen du.
Bitxikeria gisa, Alice Cooper rock abeslari eta izar ospetsua ere agertu zen, batere solasaldirik ez duen etxegabe beldurgarri baten papera antzeztuz.
Soinu banda minimalista eta iluna da, filma oso ongi girotzen duena, Carpenter berak konposatua, eta 1980ko hamarkadako ohiko sintetizagailu elektronikoak erabiltzen ditu.
Kritikariek filma estrenatu zenean gogor jipoitu zuten, baina 3 milioi dolarretako aurrekontuarekin 14 milioi dolarretako diru etekinak lortu zituen, eta hori baina garrantzitsuagoa, Carpenter bere hasierako filmeen estilo, estetika eta narratibara bete-betean itzuli zen.