Prizzi's Honor (euskaraz Prizzitarren Ohorea) 1985eko John Huston estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzeko filma bat da. Richard Condon idazlearen izenburu berdineko 1982ko Prizzi's Honor eleberrian oinarritua dago. Jack Nicholson, Kathleen Turner, Robert Loggia, Anjelica Huston eta William Hickey aktoreeek antzeztu zuten.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Anjelica Huston) irabazi zuen. Beste hainbat sari eta izendapenen artean, lau Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.