Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Probintziako diputazio

Probintziako diputazioak[1] edo aldundiak Espainiako probintzia gehienek dituzten gobernurako eta administraziorako erakundeak dira. Hego Euskal Herriko aldundien zuzeneko aurrekaria gobernu-erakunde subiranoak direnez, bilakaera ere bestelakoa izan dute eta, neurri txiki edo handiagoan, estatus eta ezaugarri bereziak izan dituzte.

Espainiaren probintziako diputazioen ahalmenetan sartzen dira herritarren hainbat oinarrizko zerbitzu, horien kontratazioa eta udalerriekiko zein autonomia erkidegoekiko koordinazioa eta laguntza.[2]

1833an Javier de Burgosek diseinatutako Espainiaren zatiketa administratiboaren ondoren, 1836an probintziako aldundiak ezarri ziren. Horren aurretik, baina, Hirurteko Liberalean ezarri ziren, labur bada ere: 1820-1823an. Hego Euskal Herrian, Nafarroakoa 1836an sortu zen Erresumako Aldundia indarrez desegin zenean, baina 1840an jarri zen indarrean. Gipuzkoa, Bizkai eta Araban, aldiz, aldundi nagusiek uko egin zioten desegin eta probintziako aldundi bihurtzeari.

1877an, Hego Euskal Herria gerra legearen pean zela, Canovas del Castillo Espainiako lehen ministroak aldundi nagusiak nahitaez desegiteko agindua eman zuen, Bizkaikoa lehenik. 1878ko azaroko errege dekretu batez, Araba eta Gipuzkoako aldundi nagusiak desegin ziren eta, trukean, probintziakoak eratu. Espainiako gobernuak hautatu zituen bertako kideak. Gerra legea amaitu zenean, hala ere, sufragio mugatuko hauteskunde bidez aukeratzen ziren.

  1. Euskalterm: [Toki Administrazioa Hiztegia] [2009]
  2. Las competencias y funciones de coordinación de las diputaciones provinciales. .

Previous Page Next Page






Diputación provincial AST Provincial deputation (Spain) English Diputación provincial Spanish Députation provinciale (Espagne) French Deputación GL Deputação Portuguese

Responsive image

Responsive image