Programa informatiko bat instrukzio sekuentzia bat da, gailu informatiko batek egikaritzean zeregin bat gauzatzen duena. Gailu informatiko gehienek programa informatikoen beharra dute ondo funtzionatzeko.
Programa informatikoen kodea progamazio lengoaia batean idazten dira, gehienetan programatzaile batek idatzita. Kode honi iturburu kodea deritzo, eta konpilatzaile batez konpilatu eta mihiztatu ondoren fitxategi egikarigarri batean bihurtzen da.
Programazio informatikoen multzoari, liburutegi eta datuekin batera, software deitzen zaio. Haien funtzioari erreparatuz bi mota daude: sistemako softwarea eta aplikazio softwarea.