Python (informatika) | |
---|---|
Paradigma | Multiparadigma, Objektuetara bideratutako programazioa, inperatiboa, prozedimental, funtzionala |
Diseinatzailea | Guido van Rossum |
Garatzailea | Python Software Foundation |
Agerpena | 1991 |
Kaleratze Egonkorra | 3.6.1 (2016-12-17) |
Sistema Eragilea | Multiplataforma |
Lizentzia | Python Software Foundation License |
Webgunea | http://www.python.org |
Inplementazioak | |
CPython, Jython, IronPython, Pypy | |
Dialektoak | |
Stackless Python, RPython, Cython | |
Eragina | |
ABC, ALGOL 68, C, C++, Dylan, Haskell, Icon, Java, Lisp, Modula-3, Perl | |
Eragindua | |
Ruby, Boo, Groovy |
Python interpretatutako programazio lengoaia bat da, ardatz bezala sintaxi garbi, erraz eta irakurgarri bat duelarik.
Paradigma anitzeko lengoaia bat da, objektuetara zuzenduriko programazioa, programazio inperatiboa eta, neurri txiki batean, programazio funtzionala jasaten ditu eta. Lengoaia interpretatu eta multiplataforma da.[1][2][3][4]
Python Software Foundation-ek administratzen du. Kode zabaleko lizentzia bat dauka, Python Software Foundation License izenekoa, GNU-ren 2.1.1 lizentzia publiko orokorrarekin bateragarria.
Adimen artifizala eta hizkuntzaren prozesamendurako python-tresneria oso erabilgarriak eskaintzen dira, esate baterako, Spacy.io-[5]