Rafael kristautasun katolikoan eta ortodoxoan ezagutzen diren hiru goiaingeruetako bat da. Beste biak Mikel eta Gabriel goiaingeruak dira.
Izena hebreerazko רָפָאֵל (Rafa-El) izenetik dator. "Jainkoak sendatzen du" edo "Jainkoa, Hark sendatu du" esan nahi du. Gaur egun sendagile esanahia duen hebreerazko hitza rofe da, Rafael izenak duen erro berberari lotua.