Ravi Shankar (bengaleraz: রবি শংকর, ˈrɔbi ˈʃɔŋkɔr ahoskatua; Benares, 1920ko apirilaren 7a - San Diego, Kalifornia, 2012ko abenduaren 11) indiar musikagilea eta sitar-jotzailea izan zen. Indiako Nazio Orkestra sortu zuen. Ustad Allauddin Khanekin ikasi zuen zitara jotzen. 1948-1956. urteetan All-India Irratiko musika-zuzendari izan ondoren, kontzertuak eman zituen Estatu Batuetan eta Europan. 1962an, Kinnara musika-eskola sortu zuen Mumbain eta, gero, 1967an Los Angelesen. Hari esker ezagutu zen mendebaldean indiar musika. Musikari klasikoekin jo izan du eta, horrez gainera, eragin handia izan du pop musikan.