Rocky IV 1985ko Sylvester Stallone estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu, idatzi eta antzeztutako filma da. Sylvester Stallone, Talia Shire, Burt Young, Carl Weathers, Brigitte Nielsen eta Dolph Lundgren aktoreek antzeztu zuten.
Filma 1980ko hamarkadan eta Gerra Hotzaren amaieraldean girotuta dago eta AEB eta Sobietar Batasunaren norgehiagoka boxeoaren mundura eraman zuen.
1976ko Rocky, 1979ko Rocky II eta Rocky III (1982) filmen jarraipena da. Beste lau filmek jarraitu zuten: Rocky V (1990), Rocky Balboa (2006), Creed (2015) eta Creed II (2018) Azken eszenan Rocky Balboak garaipena lortu ostean ohiukatzen dituen hitzak bakea eta elkar ulertzearen gorazarre garbia dira: Denok alda gaitezke!", "Hemen bi gizaseme elkar hiltzen aritu dira; 20 milioi lagun elkar hiltzen aritzea baina hobe dela uste dut". Moskuko borrokan dauden sobietar ikusle guztiek txalokatu dut, baita politikariek, besteak beste itxuraz Gorbatxov bera dirudien batek ere bai.