Rocky V 1990eko John G. Avildsen estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako kirol drama film bat da. Sylvester Stallone aktoreak paper nagusia antzezteaz gain gidoia ere idatzi zuen. Gainontzeko aktore nagusiak Talia Shire, Burt Young, Sage Stallone, Tommy Morrison eta Burgess Meredith izan ziren.
Rocky (1976), Rocky II (1979), Rocky III (1982) eta Rocky IV (1985) filmeen jarraipena da, era berean, Rocky Balboa (2006) izeneko jarraipena izan zuen, eta Creed (2015) eta Creed II (2018) jarraipen eta spin-off filmak.