Ruper Ordorika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1956ko abuztuaren 16a (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | herri-musika rock euskal rocka rock alternatiboa herri-kanta |
ruperordorika.com | |
Ruper Ordorika Ezkurdia (Oñati, Gipuzkoa, 1956ko abuztuaren 16a) euskal abeslaria da, euskal musikari berritzaile eta nazioartekoenetakoa, hala rock eta pop musikan nola beste estilo batzuetan. Euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. 1980ko hamarkadan Pott Banda literatura taldean ibili zen, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga idazleekin batera besteak beste, eta musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urtetik bere izenean Euskal Herriko nahiz New Yorkeko musikariekin disko sorta bat grabatzeaz gain, Hiru Truku taldea sortu zuen Joseba Tapia eta Bixente Martinez (Izukaitz, Oskorri) musikariekin, herri kantutegia berritzeko.[1]