Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Sabindarren euskara garbia

Sabin eta Luis Arana Goiri anaiek 1896an sortutako Bizkaya'ren Edestija ta Izkerea Pizkundia argitaletxearen zigilua.
Bizkaierazko gramatika.

Euskara garbia terminoak bi esanahi bereizi ditu: euskara argia eta ulerterraza, batetik; eta maileguzko hitz eta esapideak —nahiz hizkuntzan aspaldi txertatuak, nahiz hartu berriak— baztertzen dituen euskara eredua, bestetik. Artikulu honen gaia bigarren adiera da; zehazki, XX. mendearen hasieran Sabin Aranak eta Euskal Pizkundearen garaiko sabindar garbizaleek sortutako eta eurek erabilitako hizkuntza eredua, erdarek kutsatu gabekoa, «euzkera garbija» euren hitzetan. Euskara garbi horren araberako neologismo edo hitz berri ugari sortu zituzten. Neologismo horiei sabinismo ere deitzen zaie. Kontuan izatekoa da, hala ere, euskarak dituen eta izan dituen forma garbizale guztiak ez direla Aranarenak eta haren jarraitzaileenak, ez baitira horiek izan euskara garbiaren zale bakarrak.

Hitz berri horietako gehienak hemeroteketan eta bitxikeria historikotzat gordeta geratu dira; beste asko, ordea, gaur egun ere barra-barra erabiltzen ditugu: aditz, aldundi, antzoki, argazki, batzorde, bazkide, ertzain, hizki, idatzi, idazkari, ikastola, ikurriña, jaurlaritza, lehendakari, narrasti, ordezkari, ugaztun, urtaro, zaindari, zenbaki eta abar. Gaiei dagokienez, sabinismo ugari erlijio eta politika alorrei lotuta daude.


Previous Page Next Page






Jezički purizam u baskijskom SH

Responsive image

Responsive image