Salustio | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Amiternum (en) , K.a. 86 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Erroma, K.a. 35 (50 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Terentzia | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Ancient Roman historian (en) , idazlea, poeta, Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Populares | ||
Salustio [1] —izen osoa: Gaio Salustio Krispo— (Amiterno, Antzinako Erroma, K.a. 86 – K.a. 35) historialaria eta politikaria izan zen.
Tribuno eta pretore izan zen. K.a. 50. urtean Erromako Senatutik bota zuten, baina Zesarren laguntzarekin berriro onartu zuten. Zesarri Afrikara lagundu zion eta Numidiako gobernari izan zen. Ondasun asko eskuratu zituen eta estatuaren kontura aberastu zelako salatu zuten, baina berriro ere Zesar haren alde atera zen eta ez zuten zigortu.
Zesar hil ondoren Erromara itzuli eta politika alde batera utzi zuen; Kirinalen eraiki zuen egoitza aberatsera erretiratu zen historia-lanak idaztera. Tuzididesen dizipulua izan zen; hizkuntza arkaikoa eta zehaztasun handiko estiloa, dramatismo bizikoa, erabili zituen bere lanetan. Erromatar historiografiaren oinarriak finkatu zituen, greziarren moldeak alde batera utzirik.