Samoa Estatuabatuarra | |||
---|---|---|---|
American Samoa Amerika Sāmoa / Sāmoa Amelika | |||
Ereserkia: The Star-Spangled Banner | |||
Goiburua: Samoa, Muamua Le Atua (Samoa, Jaungoikoa lehendabizikoa izan dadila) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua eta hiri handiena | Pago Pago (ofiziala), Fagatogo (parlamentua) 14°16′46″S 170°42′2″W | ||
Azalera | 199 (212.) Ura %86,84 | ||
Punturik altuena | Lata mendia | ||
Punturik sakonena | Ozeano Barea | ||
Kontinentea | Uharteetako Ozeania | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Demokrazia | ||
Presidentea | Donald Trump | ||
Governor of American Samoa (en) | Lemanu Peleti Mauga (en) | ||
Legebiltzarra | American Samoa Fono (en) | ||
Epai autoritatea | High Court of American Samoa (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 49.710 | ||
Dentsitatea | 249,8 bizt/km² (35.) | ||
Talde etnikoak | |||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Alfabetizazioa | % 97 (1980) | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | -18 | ||
Ekonomia | |||
BPG per capita | 11.394 $ (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 13.000 $ (2013) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1899 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +1684 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | AS | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | ASM | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) , NEMA 5-15 (en) , Schuko eta AS/NZS 3112 (en) | ||
Internet domeinua | .as | ||
americansamoa.gov |
Samoa Estatubatuarra edo Samoa Iparramerikarra[1] (ingelesez American Samoa eta samoeraz Amerika Sāmoa edo Sāmoa Amelika) hegoaldeko Ozeano Barean dagoen Ameriketako Estatu Batuen menpeko "lurralde atxiki gabea"[2] da. De facto hala bada ere, NBEren lurralde ez-autonomoen zerrendan dago eta beraz de iure deskolonizatu gabeko lurraldea da.
Samoa Iparramerikarreko lurraldean alde batetik Samoa uhartediaren ekialdeko zatia eta bestetik kultural zein geografikoki Tokelaurekin lotura estua duen Olohega edo Swains Uhartea daude. Cook Uharteak ekialdean, Niue hegoaldean, Tonga hego-mendebaldean, Mendebaldeko Samoa independentea mendebaldean eta Tokelau iparraldean auzokide ditu, denak Polinesian.
Hiriburu ofiziala Pago Pago da baina Fono (bertako legebiltzarra) Fagatogon dago eta askotan azken hau jotzen da hiriburutzat; hala ere, biak elkarren ondoan daude eta horiei albo-alboan dagoen Utulei gehitu ahal zaie, hortxe kokatzen baita botere betearazlea.