Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Sanedrin

Sanedrina (hebreeraz סנהדרין), Antzinako Israelen, jakintsuen kontseilu edo biltzar bat zen, hiri judu bakoitzean, 23 epailetan egituratua. Aldi berean, Sanedrin Handia, Israelgo herriko 71 partaideko biltzar edo gorte gorena zen.

Sanedrinak, gorputz judizial bezala funtzionatzen zuen, eta ez zuen bakarrik kontu erlijiosoei buruzko agintea, baizik eta baita kontu zibilei buruzkoa ere. Israel erromatarren mende egon zen garaian funtzionatu zuen, Jerusalemeko Bigarren Tenpluaren azken alditik V. menderarte. Apaiz goren bat zen bere presidentea.

Gobernu erlijioso bezala, bere ardura zen judu doktrina erlijiosoa ezartzea, baita jai egutegia ezartzea eta herrialdeko bizitza erlijiosoa erregulatzea ere. Gobernu politiko bezala, bere ardurak, legeak egin eta onartzea, legeak betetzen zirela ziurtatzea eta delituak epaitzea ziren. Botere hauek, autoritate erromatarrek mugatzen zituzten. Honela, esate baterako, Sanedrinak pertsona bat hiltzera zigortzen bazuen, epaia, ezin zen erromatar prokuratore edo gobernariaren baimenik gabe betearazi.

Sanedrin Handian, hiru alderdi zeuden: farisearrak, saduzearrak eta zeloteak.


Previous Page Next Page






Sanhedrin ALS سنهدرين Arabic السنهدرين ARZ سنهدرین AZB Сінедрыён BE Синедрион Bulgarian সানহেদ্রিন Bengali/Bangla Sanhedrin BR Sanedrí Catalan سەنھێدرین CKB

Responsive image

Responsive image