Sans-serif letrak | |
Serif letrak | |
Serif letrak (serifak gorriz) |
Sans-serif deitzen zaie ertzetan serif izeneko apaindurak ez dauzkaten letra-tipoei. Nazioarteko terminoa da eta euskaraz letra-tipo kamutsa ere esaten zaio.
Lerro-buruetarako erabili ohi dira. Normalean, ez dira paperean argitaratzen diren testu luzeetan erabiltzen, itxuraz irakurgarritasun txikiagoa dutelako. Ordenagailuen pantailan, berriz, hobeto ikusten omen dira.
Serif ala sans-serif, bietan irakurtzeko errazena zein den ebazteko ikerketak egin dira: auzia oraindik ere erabakitzeko dago.[1].