Santutxu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Santutxuko auzoa Zamakola kaletik ikusia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Begoña |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′15″N 2°54′42″W / 43.2542°N 2.9117°W |
Azalera | 8,068 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 30.836 (2023) |
Dentsitatea | 38.069 bizt/km² |
Santutxu Bilboko auzoa da. Bilboko laugarren barrutian kokatuta dago, Begoñako barrutian, alegia. Barrutiaren gunerik populatuena da, Eustaten arabera, auzoak guztira 30.576 biztanle zeuzkan 2023. urtean[1]. Udalak dituen datuen arabera, 31.133 biztanle ziren 2021. urtean.[2] 80,68 hektareako azalera izanik, biztanle dentsitate gehienetarikoa duen Bilboko auzoa da Ametzolako auzoarekin batera.[3] Solokoetxe eta Iturralde auzoak Santutxun kontutan hartzen badira, 2018 urtean Santutxu Europako biztanleria-dentsitate handieneko inguruetako bat da.[3][4][5]