Satan erlijio abrahamikoan, gizakiak bekatura edo faltsukeriara erakartzen dituen entitate gaiztoa da. Kristautasunean eta Islamean, oro har, erruki eta edertasun handia izaten zuen aingeru erori bat bezala ikusten da, baina azkenean Jainkoaren aurrean matxinatu zen eta horregatik infernura erbesteratu zuten, Jainkoaren Erresumaren[1] aurkako gobernua sortuz eta lider bihurtuz. Judaismoan, Satanas gauza gaiztoak egitearen joeraren metaforatzat hartzen da, edo Jainkoaren[2] mendeko eragiletzat.
Kristautasun fedean, Satan salatzaile bat da nagusiki: gaitasun gaiztoak dituen entitatea.[3] Satanas Apokalipsiaren irakurketetan antagonista da eta Jesukristo basamortuan zirikatu nahi izan zuen.
Satanismo teistan, Satanas indar positibotzat eta adoratua eta gurtua den jainkotzat hartzen da. Satanismo ateistan — Anton LaVey eta bere elizaren filosofia — Satanas bertuzteko ezaugarri arketipotzat hartzen da.
Euskal Herrian, Satanek zenbait izen hartzen ditu, lekuaren arabera. Orokortuena, beharbada deabru izan daiteke, baina, horrez gain, eta, J.M. Barandiarani jarraituz, beste hauek ere aipa ditzakegu: Debru (sic), etsai, tusuri (Zuberoan) edo aker[4].