Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Saturnoren sateliteak

1980ko azaroan Voyager zundek Saturno bisitatu zutenean ateratako argazkiak oinarri hartuta sortutako fotomuntatzea. Aurrean ikusi dezakegun satelitea Dione da, atzean eraztunekin Saturno dugu eta honen gainean ikusi dezakegun satelitea Titan da. Ezkerretik eskuinera, gutxi gorabehera Saturnoren eraztunen pareko sateliteak Mimas, Tetis, Entzelado eta Rea dira.

Saturno eraztunengatik ezaguna izateaz gain, satelite kopuru oso handia du eta hauetariko batzuk eguzki-sistemako handienetakoak eta berezienetakoak dira. Horren adibide dugu Titan satelitea, eguzki-sisteman ez baitago beste sateliterik atmosfera hain sendo batekin. Saturnoren sateliteak oso desberdinak dira, horregatik esan dezakegu orbita-dinamika ulertzeko adibide oso egokiak dituela, besteak beste, satelite koorbitalak, satelite troiarrak eta artzain-sateliteak ditu. Gainera, satelite batzuk elkarren arteko erresonantzietan kokaturik daude.

Espazioa ikertzen hasi baino lehenago Saturnoren hainbat satelite ezagutu izan dira, Mimas, Entzelado, Tetis, Dione, Rea, Titan, Hiperion, Japeto eta Febe dira horiek.

2004ean 12 satelite berri aurkitu ziren, beraien orbiten arabera, gorputz handiegoetatik puskatutako zatiak dira eta beranduago, Saturnok harrapatuak. Cassini-Huygens misioak satelite hauen izatea egiaztatu du, aipatzekoa da, beste hainbat satelite berri aurkitu direla zunda honi esker.

2013ko apirilaren 15ean Cassini-Huygens misioak Saturnoren kanpoaldeko eraztunetan perturbazioak atzeman zituen, duela gutxi jakin zen satelite berri bat sortzen ari dela gune horietan, kilometro erdi bat baino gutxiago neurtzen duen gorputz txikiari Peggy izena jarri zaio.


Previous Page Next Page