Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Scrophulariaceae

Scrophulariaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
Familia Scrophulariaceae

Eskrofulariazeoak (Scrophulariaceae) Magnoliopsida klaseko landare loredunen familia bat da. Genero asko ditu, 275 inguru, eta 5.000 espezie inguru. Dena den, filogenia molekularrak erakutsi du sailkapen tradizional hori aski polifiletikoa dela. Horregatik, genero asko beste familia batzuetara eraman dira azken sailkapenetan.

Oso banaketa kosmopolita dute, baina ugariagoak dira eskualde epeletan eta mendi tropikaletan. Interes ekonomikoa dute, batzuk sendabelar gisa ([Leptandra, Scrophularia, Verbascum) eta beste batzuk landare apaingarri gisa erabiltzen direlako (Antirrhinum). Familiaren izena Scrophularia L. generotik eratorri da.

Antirrhinum majus landare apaingarria

Previous Page Next Page