Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Seinale

Seinale analogiko baten errepresentazioa, denboraren menpe

Seinale prozesamenduan, seinalea fenomeno bati buruzko informazioa transmitizen duen funtzio bat da.[1] Elektronika eta telekomunikazio eremuetan, tentsio, korronte edo uhin elektromagnetiko aldakor bat informazioa transmitizen duen seinale bat izango da.[2]

Edozein aldaketa fisiko denboran zein espazioan seinale baten moduan erabili daiteke, esate baterako, informazioa partekatzeko hainbat behatzaile artean. Seinale bat erlazionatuta egon daiteke audioarekin, bideoarekin, ahotsarekin, etab. Seinaleak gure eguneroko bizitzan aurkitu ditzakegu. Naturan, organismo batek beste bat zeozertaz ohartarazten badu seinale bezala kontsideratu daiteke, hots, animaliek soinu bat eragiten dutenean larrialdi egoera batean, landereek kanporatzen dituzten osagai kimikoak etab. Gizakion kasuan, ahotsa adibiderik ohikoena da, esaterako, mikrofono batek seinale akustiko bat uhin forma duen tentsio seinale baten bihurtzen du.

  1. Priemer, Roland.. (1991). Introductory signal processing. World Scientific ISBN 9971-5-0919-9. PMC 22812960. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).
  2. Chakravorty, Pragnan. (2018-09). «What Is a Signal? [Lecture Notes»] IEEE Signal Processing Magazine 35 (5): 175–177.  doi:10.1109/MSP.2018.2832195. ISSN 1053-5888. (Noiz kontsultatua: 2019-11-23).

Previous Page Next Page