Seinale digitala fenomeno elektromagnetiko batek sortutako seinale mota bat da, non bere edukia kodetzen duen zeinu bakoitza balio diskretutako magnituderen baten arabera analizatu daitekeen, barruti bateko hainbat balio jarrai onartu gabe. Adibidez, argiaren etengailuak bi balio edo egoera bakarrik hartu ahal ditu: irekita edo itxita (ikus Kommutazio zirkuitua). Lanparak berak ere bi egoera posible baino ez ditu: itzalita edo piztuta. Honek ez du esan nahi seinalea fisikoki diskretua dela, eremu elektromagnetikoak zuzenak izan ohi direlako, baizik eta oro har unibokoki diskretizatzeko forma bat existitzen dela.
Sistema digitalek (adibidez, ordenagailua) bi egoerako logika erabiltzen dute bi mailako tentsio elektrikoekin adierazita, altu bat (H, High ingelesez) eta beste baxu bat (L, Low). Abstrakzioagatik, aipatu egoerak zero eta batekoekin ordezten dira, logika eta aritmetika bitarren aplikazioa errazten duena. Maila altua 1 batekin adierazten bada eta baxua 0 batekin, logika positiboan garela esaten dugu, eta kontrako kasuan logika negatiboan.
Aipatu daiteke ere, mailez gain, seinale digital batean altutik baxurako eta baxutik alturako trantsizioak daudela, jaiste- eta igoera-saihets izendatuak, hurrenez hurren. Irudian seinale digital bat erakusten da non mailak eta saihetsak identifikatzen diren.
Egokia da argitzea, ezen aurreko adibideetan digital terminoa beti erlazionatu den gailu bitarrekin ez duela esan nahi bitar eta digitala terminoak trukagarriak izan daitezkeela. Adibidez, Morse kodean kokatzen bagara, ikusiko dugu bertan telegrafo elektrikotik mezuak bidaltzeko, bost egoera digital erabiltzen direla:
Neurtzeko aparatu edo tresna batez ari garela, esaten dugu digitala dela neurri aterea display batean zenbakien bitartez (digituak) adierazten denean, eta ez orratz baten posizioarekin, edo beste edozein adierazlerekin, eskala batean.