Serbiako Iraultza | |||
---|---|---|---|
![]() Mišarrego gudua (1806), Afanasij Šeloumovek egina | |||
Data | 1804ko otsailaren 15a – 1817ko uztailaren 26a (1833) | ||
Lekua | Balkanak (Erdialdeko Serbia eta Bosnia) | ||
Emaitza | Serbiar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Serbiako Iraultza (serbieraz: Српска револуција / Srpska revolucija) Serbian 1804 eta 1835 artean izandako altxatze nazionala izan zen, zeinaren bitartez herrialdea sanjak (otomandar probintzia) izatetik hasieran lurralde matxino eta gero monarkia konstituzional bat bilakatu zen. Zati ezberdinak izan zituen: hasieran, 1804 eta 1817 artean, Otomandar Inperioaren aurkako borroka bortitza izan zen, bi matxinada eragin zituena; bigarren aldian, (1817–1835) Serbia autonomo baten boterea baketsuki finkatu zen.[1] 1835ean herrialdeak lehenengo konstituzioa aldarrikatu zuen, feudalismo eta mirabetza abolitu eta herrialde subirano bilakatu zena. Horrela, Serbia modernoa jaio zen.[2]
Hona hemen iraultzaren fase nagusiak: