Serzh Sargsian (armenieraz: Սերժ Սարգսյան; Stepanakert, Azerbaijango SES, Sobietar Batasuna, 1954ko ekainaren 30a) armeniar politikaria da. 2007-2008 bitartean lehen ministroa izan zen. 2008ko apirilaren 9tik aurrera Armeniako presidentea izan zen, urte horretako hauteskundeak irabazirik;[1] 2013ko hauteskundeetan ere nagusitu zen.[2] 2018ko apirilaren 24an, protesten ondorioz, dimisioa eman zuen.[3]