Sheldon Lee Glashow | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1932ko abenduaren 5a (92 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea The Bronx High School of Science (en) Cornell Unibertsitatea Bostongo Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Julian Seymour Schwinger |
Doktorego ikaslea(k) | Elizabeth Ellen Jenkins (en) Uri Sarid (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Julian Seymour Schwinger |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, zientzialaria, fisikari teorikoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Bostongo Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Linzeen Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Sheldon Lee Glashow (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko abenduaren 5a - ) Estatubatuar fisikaria da.
Harvard Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, eta unibertsitate hartako irakaslea izan da, besteak beste, 1966az gero. Glashowren lan nagusiek helburu hau izan dute: oinarrizko partikulen arteko elkarrekiko eragin desberdinak bilduko zituen teoria bateratzaile bat osatzea.
Laugarren motako quarken existentzia ere iragarri zuen Glashowk. 1970ean osatu zuen bere teoria bateratzailea. Izadiko lau osagai oinarrizkoetako biren arteko elkarrekiko eraginak aztertu zituen, indar elektromagnetikoaren eta indar ahulen artekoak, hain zuzen ere. Glashowren teoriaren arabera, indar elektromagnetikoak elkarri atxikitzen dizkio molekulak, eta elektroian atomoaren nukleoaren inguruko orbitetan iraunarazten ditu; indar ahulak, aldiz, desintegrazio erradioaktiboa eragiten du nukleoan. 1979an, Fisikako Nobel Saria lortu zuen, Steven Weinberg eta Abdus Salam zientzialariekin batera.