Shrek 2001eko Andrew Adamson eta Vicky Jenson estatubatuar zinema zuzendariaren konputagailuzko animaziozko fantasia-komedia filma bat da. William Steig idazle eta ilustratzailearen Shrek! liburuan oinarritua dago. Mike Myers, Eddie Murphy, Cameron Diaz, John Lithgow eta Vincent Cassel aktoreek bikoiztu zuten.
Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen, bai eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso ere. BAFTA Sarietarako sei izendapen ere jaso zituen. 2001eko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
Lortutako arrakastari esker hainbat jarraipen izan ditu: Shrek 2, Shrek The Third (2007, Shrek Hirugarrena), Shrek Forever After (2010, Shrek Behin Betiko) eta Puss in Boots (2011, Botadun Katua).