Sinagoga Zahar-Berria | |
---|---|
Staronová synagoga | |
Kokapena | |
Herrialdea | Txekia |
Municipality with town privileges in the Czech Republic | Praga |
Administrative district of Prague | Prague 1 |
Cadastral area in the Czech Republic | Josefov |
Koordenatuak | 50°05′24″N 14°25′07″E / 50.09°N 14.4186°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1270 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | judaismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 183.173 |
Kontaktua | |
Helbidea | Červená ulice, Staré Město, Praha |
Webgune ofiziala | |
Sinagoga Zahar-Berria (txekieraz: Staronová synagoga; alemanez: Altneuschule edo Altneusynagoge; hebreeraz: אלטנוישול) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuan dagoen Josefov edo Judu auzoan kokatzen den sinagoga bat da.
Europako sinagoga zaharrenetakoa da. 1270 urte aldera sortua izan zen eta hiri honetako gotiko erako lehenbiziko eraikinetakoa da. Sute ugari, XIX. mendeko ghetto juduaren eraustea eta hainbat ezbeharrei aurre egin eta biziraun die.
Honetaz gain, Europa osoan mota honetako sinagoga bakarra dago: Polonian dagoen Krakoviako Sinagoga Zaharra.