Sindarin | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
izaki objektu entitate artifizial fictional entity (en) fictional collective entity (en) fictional group of language (en) languages constructed by J. R. R. Tolkien (en) Elfoen hizkuntzak | |
Alfabetoa | Cirth (en) , Tengwar (en) eta latindar alfabetoa |
Sortzailea | J. R. R. Tolkien |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | sjn |
Glottolog | sind1281 |
Wikipedia | sjn |
IETF | sjn |
Sindarina, elfoera grisa ere deitua, Tolkienek sortutako hizkuntza artifizial bat da, Arda munduari buruzko bere istorioetan agertzen dena eta Erdialdeko Lurraldean gehien hitz egindako elfotar hizkuntza dena. Sindarina, quenyarekin batera Tolkienek, eurekin testu luzeak idatzi ahal izateko bezain beste garatu zituen bi hizkuntzetako bat da. Sindarina idazteko normalean tengwar alfabetoa erabiltzen da, cirth errunak ere erabil daitezkeen arren. Sindarin izena, izatez, datibo bat da quenyaz, "Sindarrei" esan nahi duena. Hizkuntzaren jatorrizko izena edhellen izango litzateke (elfoera).