Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Sindrome

Medikuntzan eta psikologian, sindromea klinikoki antzeman daitezkeen eta aldi berean agertzen diren ezaugarri, zeinu, sintoma eta fenomenoen multzoa da, eta askotan, horietako baten agerpenak gainerakoak ere existi daitezkeela adierazten dio medikuari.

Azken aldian sindrome hitza medikuntzatik kanpo ere erabili izan da elkarrekin agertzen diren fenomenoen multzoak izendatzeko.

Sindrome batzuk, esaterako Down sindromeak, jatorri bakarra daukate; beste batzuk berriz, esaterako Parkinson sindromeak kausa posible anitz izan ditzake. Beste kasu batzuetan, sindromearen zergatia ezezaguna da.

Sindrome hitza grezieratik dator (συνδρομή, sundromē) eta "sintomen aldibereko agerpena" esan nahi du (σύν, syn, "elkarrekin" eta δρόμος, dromos, "bidea").

Sarritan, jatorriz sintomen multzo bat adierazteko erabili izan den sindrome izenak geroago ere, nahiz eta azpian dagoen kausa aurkitu, erabiltzen jarraitzen da; baita funtsezko kausa batek baino gehiagok sindrome bera ekoizten dutenean ere.

Sindrome asko eponimoak dira, alegia aurkitzailearen izena daramate. Esate baterako, Down sindromea, Churg-Strauss sindromea, Gilbert sindromea edo Klinefelter sindromea.

Beste adibide ezagun batzuk:


Previous Page Next Page






متلازمة Arabic ساندروم ARY Síndrome AST Sindrom AZ Сіндром BE Сындром BE-X-OLD Синдром Bulgarian Sindrom BS Síndrome Catalan کۆنیشان CKB

Responsive image

Responsive image