Siret edo Sireth (ukraineraz: Сірет edo Серет; errumanieraz: Siret siˈret ahoskatua; hungarieraz: Szeret; errusieraz: Сирет; antzinako grezieraz: Ιερασός, Hierasus) ekialdeko Europako ibaia da, Danubio ibaiaren adarra dena. 647 kilometro luze da. Iparraldeko Bukovinako Karpatoetan jaiotzen da eta Ukraina, Moldavia eta Errumania igarotzen ditu. 44.835 km²-ko arroa du.