Sitcom[1] (situation comedy, eusk.: 'egoera-komedia', esapidearen laburdura) pertsonaia berak leku beretan dituen atalaz osaturiko umorezko telesaila da, zuzenean grabaturik edo potoko barreak dituena. Estatu Batuetan 1960ko hamarkadan zabaldu ondoren, generoak berebiziko arrakasta izan eta izaten du.[2]
Lehendabizikoa 1947ko Pinwright's Progress britainiar telesaila izan zen.[3] XXI. mendean hainbat telesaila arrakastatsu genero honetakoak izan ziren, tartean Seinfeld, Friends, How I Met Your Mother, Two And A Half Men edo The Big Bang Theory.