Soap opera Estatu Batuetan sortutako telesail dramatikoen generoa da, mundu osoko beste hainbat telebista katetan arrakastatsua dena. Ingelesezko izenak "xaboi lanak" esan nahi du eta irratian sortu zen,[1] Procter & Gamble, Colgate-Palmolive eta Lever Brothers antzeko babesleak zituzten eta. Sentimenduzko edukia da nagusi, azpijokoz, amarruz eta nahasketaz beterik.