Sonja Norvegiakoa, Sonja Haraldsen jaioa (Oslo, 1937ko uztailaren 4a) Norvegiako erregina ezkontidea da. 1968an Harald printzearekin ezkondu zen. 1991n bere senarra Harald V.a erregea bihurtu zen. Ezkontza horretatik bi seme-alaba jaio dira: Marta Luisa printzesa eta Haakon printze oinordekoa.