Sri Lankako historia garai urrunenetara garamatza, nahiz eta haietan mitikoa eta erreala dena nahasten diren. Sri Lanka K.a 10.000 urteaz geroztik bizi da. K.a. V. mendearen inguruan, zibilizazio aurreratu bat sortu zen ureztatze sistema zabal bati eutsita, K.o. 1200. urte arte loratu zena; ondoren, modu misteriotsuan, gainbehera etorri zen, eta populazio-gunea iparraldean kokatutako Jaffna penintsulara, hegoaldeko kostalderantz eta muinoen eskualderantz mugitu zen. Egungo Galle hiria antzinako Tharsis portua zela uste da, eta Salomon errege hebrearrak Biblian adierazitako bolia eta pauma hartzera bertara bidaltzen zuen bere jendea. Rāmāyaṇak dio ezen Rāma erregeak eta bere jarraitzaileek uhartearen zati bat konkistatu zutela eta, olerkiaren arabera, Rāwaṇa errege-deabruaren hiriburua setiatu eta hartu zutela.