Steven Chu (Saint Louis, Missouri, 1948ko otsailaren 28a) fisikari teoriko estatubatuarra da. Claude Cohen-Tannoudji eta William Daniel Phillipsekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen 1997an, laser izpiak erabiliz atomoak hozten eta harrapatzen egindako lan independente eta aitzindariagatik. 2008ko abenduan, Barack Obama presidenteak Chu aukeratu zuen bere kabinetean AEBetako energia idazkari postua betetzeko.