Su-etena edo guda-etena gerra, edo gatazka armatuaren aldi baterako etenaldia da, non elkarren arteko edo alde bakarreko liskarren amaiera adosten den.[1] Gutxienez Erdi Arotik existitzen da kontzeptua, bertan «Jainkoaren su-etena» esaten zitzaion.[2] Su-etena keinu humanitariotzat, akordio iraunkorrago baten negoziazio tresnatzat edo behin betikotzat jo daiteke.[3] Su-etenak tratatu formal baten parte izaten dira, baina kontrako indarren arteko ulermen informalaren parte gisa ere irakurtzen dira.[4]
Akordioen iraupenari zenbait faktorek eragiten diote, hala nola desmilitarizatutako eremuek, tropak kentzeak eta hirugarrenen bermeek eta ikuskapenek (adibidez, bakeari eustea). Su-etenari buruzko akordioek probabilitate handiagoa dute iraunkorrak izateko, erasotzeko pizgarriak murrizten direnean, aurkariaren asmoei buruzko ziurgabetasuna murrizten denean eta istripuak gatazka bihur daitezen prebenitzeko eta kontrolatzeko mekanismoak ezartzen direnean.