Sufismo edo taṣawwuf (arabieraz: تصوّف) islamaren barruko hainbat eskola, sekta eta kofradiaren arau eta praktika aszetiko eta mistikoen multzoa da, gizakia jainkozko bilakatzea eta Egia absolutuarekin bat egitea lortu nahi duena.[1] Bere jarraitzaileek ṣūfī (persieraz: صُوفِيّ) edo dervixe dute izena.
Sufi klasikoen ezaugarri nagusia dhikr (edo Jainkoaren izenak errepikatzea) eta aszetismo jardutea zen. Omeiatar Kalifa-herriaren hasierako ortodoxiaren aurkako bere jarrerak jarraitzaile asko eman zizkion.[2] Bere agindu (ṭuruq) gehienak, bai suni, xii edo mistoak direnak, Muhammadetik 'Alī bere lehengusuaren bitartez jaso dituzte, Abu Bakr kalifatik hartutako naqshbandi izan ezik.[3]
Aditu batzuen ustez, islamaren bertsio esoterikoa besterik ez da, eta badaude Islametik at kokatzen dutenak.[4]