Sukaldaritza (janari eta edarien prestaketa esanahiarekin), edo kozinatzea, elikagaiak jangarri bihurtzeko prestatzea da. Elikagaiei beroa (gehienetan) edo substantzia eragileak (azukre, gatz, azidoak) aplikatzen zaizkie kontsumitu aurretik, prestatzean gertatzen diren osagai fisiko eta biokimikoen transformazioei esker hainbat helburu erdiesteko: samurtzeko (haragia), digerigarri bihurtzeko (lekaleak), gogortzeko (arrautza), likidotan nahasteko (saldak), itxura, usain edo testura eraldatzearen eraginez goxatzeko, toxikoak ezabatzeko (ehizakia), etab. Baina, gehienetan, zaporea aldaraztea izaten da kozinatzearen xedea.[1][2]