Syukuro "Suki" Manabe (japonieraz: 真鍋 淑郎 Manabe Shukurō , Shikokuchūō, 1931ko irailaren 21a) japoniar-estatubatuar meteorologo eta klimatologo da. 2021eko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Giorgio Parisi eta Klaus Hasselmannekin batera sistema fisiko konplexuen inguruan dugun ezagutzari egin dioten ekarpenagatik.
Manabek Hasselmann alemaniarrarekin partekatu zuen sariaren erdia klimaren modelizazio fisikoa lanagatik, berotze globala eta aldakortasuna modu fidagarrian aurreikusi.[1]
Manabek frogatu zuen atmosferako karbono dioxidoa handitzeak tenperaturen igoera dakarrela. 1960ko hamarkadan klimari buruzko eredu fisikoak garatu zituen, eta Eguzkitik jasotzen den erradiazioaren eta aire masen mugimendu bertikalen artean dagoen elkarrekintza ikertu zuen aurrena izan zen.