Telemark eskia edo orpo askeko eskia eski-teknika bat da, alpetar eski eta eski nordikoaren osagaiak nahasten dituena. Izena Norvegiako Telemark konderritik datorkio eta Sondre Norheim sortzailetzat hartzen da. Kirolariek eski-ohol bereziak erabiltzen dituzte, orpoa askea izateko.