Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Teleskopio

Nizako behatokiko teleskopioa.

Teleskopioa urrutiko astroak behatzeko tresna bat da, zeruko objektu horietatik datorren erradiazio elektromagnetikoa jasotzeko eta analizatzeko aukera ematen duena. Astronomian erabiltzen den tresna nagusia da, baina beste zenbait arlotan ere bai (esaterako, ornitologian eta argazkigintzan).[1]

Hitza grezierazko τηλεσκόπος  (tēleskópos, “urrunera begira”) hitzetik Errenazimentu ondorengo latin zientifikoan sortutako telescopium terminotik dator. Hain zuzen, XVII. mendearen hasieran asmatu zenetik, terminoa urruneko astroetatik iristen zen argiaren hargailu modura erabili izan da, beraren handiagotze optikoari esker begi hutsez nekez hauteman edo gehienetan ikus ez daitezkeen zeruko objektu puntualak behatzeko.

Lippershey-k eta Galileok lehen teleskopioak 1608. urte inguruan egin zituzten, eta geroztik tresna horiek garrantzi handia izan dute zientziaren historian. Hastepenetakoek —eta gaur egun ere zabalduen daudenek— argi ikusgaia hautematen dute, eta teleskopio optiko deritze: horiek urrutiko objektuen irudiak hainbat aldiz handiagotzea lortzen dute.

Bi mota nagusiko teleskopio optikoak erabili izan dira oso aspalditik:

Dena den, 1930eko hamarkadan,  Bernhard Schmidtek (1879-1935) teleskopio katadioptrikoa asmatu zuen, lenteen eta ispiluen kualitateak konbinatuz, horrela potentzia handiko baina tamaina txikiko teleskopioak fabrikatuz.

XX. mendean, frekuentzia edo maiztasun guztietako erradiazio elektromagnetikoaz dabiltzan teleskopioak eraikitzen hasi ziren: irrati-teleskopioak, mikrouhin-teleskopioak, argi infragorri edo ultramorea jasotzen dutenak, X izpi edo gamma izpien teleskopioak.

  1. Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/teleskopio..

Previous Page Next Page






Teleskoop AF Teleskop ALS ቴሌስኮፕ AM Telescopio AN مقراب Arabic تليسكوب ARZ Telescopiu AST Teleskop AZ Телескоп BA Zuawaziaga (Reflektor) BAR

Responsive image

Responsive image