Herrialde baten jaiotza (jatorrizko ingelesezko izenburua: The Birth of a Nation, jatorriz The Clansman izenburua zeraman, hots, "Klangizonak") 1915ean D. W. Griffit zuzendariak zuzendutako estatubatuar filma bat da.
Zine mutuko filma ospetsuenen artean sailkatzen da, era berean, oso polemikoa eta eztabaidatua ere izan zen, bertan arrazakeria deskribatu eta Ku Klux Klan erakundearen gorazarrea egin baitzen. Bere garaian zinemagintzako maisulantzat jo zen.