The Conversation (euskaraz Solasaldia) 1974ko Francis Ford Coppola estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Gene Hackman, John Cazale, Allen Garfield, Michael Higgins, Cindy Williams, Frederic Forrest, Harrison Ford eta Robert Duvall aktoreek antzeztu zuten.
Film onenaren Oscar Saria, Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen, nahiz eta azkenean urte hartako sari horiek Francis Ford Coppolaren beste filma batek irabazi izan, The Godfather, Part II. Lau Urrezko Globo Sarien eta lau BAFTA Sarien izendapenak ere jaso zituen, Muntatze onena eta Jatorrizko Soinu Banda Onenaren BAFTA Sariak irabaziz.
1974ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.