Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


The Economist

 The Economist
Jatorria
Sorrera-urtea1843
IzenburuaThe Economist
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ekoizpen lekuaLondres
ArgitaletxeaThe Economist Group (en) Itzuli
OCLC531780543
Ezaugarriak
Genero artistikoanews magazine (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Kokapena
JabeaThe Economist Group (en) Itzuli
Emanaldia
Hasiera-data1843
Argumentu nagusiaekonomia eta politika

economist.com
Facebook: TheEconomist Twitter: TheEconomist Instagram: theeconomist LinkedIn: the-economist Youtube: UC0p5jTq6Xx_DosDFxVXnWaQ Pinterest: theeconomist GitHub: TheEconomist Edit the value on Wikidata

The Economist aldizkaria ekonomiari buruzko astekaria da, formatu inprimituan zein digitalean astero argitaratzen dena. Bere edukiak gaurkotasunari, nazioarteko negozioei, politikari, teknologiari eta kulturari buruzkoak dira, eta Erresuma Batuan idazten eta editatzen da nagusiki. Londresen finkatuta, egunkaria The Economist Group-en jabetzakoa da, eta Estatu Batuetan daude egoitza nagusiak, bai eta Europa kontinentaleko, Asiako eta Ekialde Hurbileko hiri nagusietan ere[1][2]. Bere lehenengo alea 1843an argitaratu zen James Wilsonen zuzendaritzapean. Arrazoi historikoengatik bere burua egunkari gisa definitzen duen arren, bere egungo formatua aldizkari batena bezalakoa da[3]. Egunkaria datu-kazetaritzan eta interpretazio-analisian oinarritzen da, jatorrizko informazioaren gainetik, eta horrek kritikak eta goraipamenak ekarri dizkio.

Argitalpena The Economist Group elkartearena da. Elkarte honen barruan, Rothschild eta Agnelli familiek % 50a kontrolatzen dute.  Akzioen beste % 50 inbertitzaile pribatuen jabetzakoak dira, aldizkariko langileak barne [4]. Bost kontinenteetako 75 kazetarik baino gehiagok osatzen dute lantaldea [5]. Kontseilu editoriala erredaktore burua aukeratzeaz arduratzen da, bere onespenik gabe kargutik kendu ezin dena.

Aldizkariak ez ditu egileen izenak jasotzen bere artikuluetan. Enpresak artikuluak modu anonimoan egitea defendatzen du, garrantzitsuena taldearen ideiak eta iritziak direlako, ez kazetari indibidual bakoitzarenak. Horrek bere tradizioari eustea eta bere ikuspuntuak sendoak izatea ziurtatzen du[6].

The Economist-ek liberalismo klasikoan, sozialean eta bereziki ekonomikoan oinarritutako argitalpen-ildoari jarraitzen dio. Zentrismo erradikaleko politikak babesten ditu, eta merkatu librea, merkataritza askea, globalizazioa, immigrazioa eta desarautzea sustatzen ditu,  beraiek «Adam Smith eta David Humeren liberalismoaren emaitza» gisa definitu dutena. Erantzukizun politiko eta ekonomikoko karguetan eragitea bilatzen du, eta; beraz, bere xede-publikoa hizkuntza ekonomikoarekin ohitutako goi mailako klasekoa da.

Bere jarrera editoriala markatua izan arren, nahiko inpartziala dela eta gertaerak egiaztatzeko eta editatzeko estandar altuak mantentzen dituela uste da, aldizkariak gertaeren egiaztapen eta testu-edizio zorrotzak egiten baititu[7][8]. Hitz-joko eta harpidetza-prezio altuak barne hartzen dituen estilo batekin, bere audientzia maila ekonomiko eta hezitzaile altuko pertsonek osatzen dute, enpresa-liderrak eta arduradun politikoak barne[2][9]. Argitalpena kazetaritzaren esparruan aitortu da, bere artikuluen zorroztasun eta bikaintasunagatik[4][3]; artikuluak ez dira sinatzen, argitalpen-kontseilua arduratzen baita bertan aurkeztutako informazioaz kolektiboki.

  1. «CBS News/New York Times Monthly Poll, June 2010» ICPSR Data Holdings 2011-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
  2. a b Peters, Jeremy. (2013). «The Economist Tends Its Sophisticate Garden» The New York Times ISSN 0362-4331..
  3. a b (Ingelesez) «The Broadview Guide to Writing: A Handbook for Students - Sixth Edition» Broadview Press (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  4. a b «Exor to get 40 percent of The Economist after Pearson stake sale» Reuters.
  5. Stephen, Brook. (2008). «Let the bad times roll» The Guardian.
  6. (Ingelesez) «The Economist Group - About us» The Economist Group (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  7. (Ingelesez) Pressman, Matt. (2009-04-20). «Why Time and Newsweek Will Never Be The Economist» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  8. (Ingelesez) Leadership, The Berlin School Of Creative. «10 Journalism Brands Where You Find Real Facts Rather Than Alternative Facts» Forbes (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  9. Gates, Bill. «Where can I get unbiased news?» gatesnotes.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

Previous Page Next Page