The Muppet Show, AEBetako komedia telesail bat da. 1974-1975an Jim Hensonek bi atal pilotu egin eta hark sortutako The Muppets panpin sailak antzeztu zuen. Telesaila 1976-1981 artean aireratu zen, eta Hensonez gain, Frank Oz, Jerry Nelson, Richard Hunt, Dave Goelz, Steve Whitmire, Fran Brill, Eren Ozker, Louise Gold, Kathryn Mullen, Karen Prell, Brian Muehl, Bob Payne eta John Lovelady titiriteroek panpinei bizia eman eta ahotsa ipini zieten.